OPEN GIF-a ETA LEHIATZEKO PLAZERA

 

 

Txogitxu y su chuletón de vaca vieja y gorda. ¡Que no nos falte en nuestras  carnicerías! • Gremi Carnissers de Barcelona

Los 8 pilares de Decathlon

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gauzak hobera doazen zapore gozo horrekin amaitzen da Open GIF txapelketa. Txilibituen zaratak, urak igerilariek salto egitean egiten duen soinuak, edota animo oihuen hotsak ia ez da egon azken hilabete hauetan guztietan. Kloro usaina desberdina izaten da entrenatu eta lehiatzen denean, eta gure kirolariek lehiatu egin behar dute, erronka eta helburuek zentzua izan dezaten entrenatzen dutenean.

Horregatik izan da hain berezia joan den asteburua. Kirolariek aukera izan dute berriz ere erlojupekoaren aurka borrokatzeko gogoari eusteko. Euskal Herri osotik,

Aragoitik, Kantabriatik, Errioxatik, Madrildik eta Kataluniatik etorritako 26 klubek nazioarteko kutsua eman diote ekitaldiari. Izena eman zuten 340 igerilarik uretara salto egin eta Paco Yoldi igerilekua bete ahal izan zuten, Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako eta proposatutako segurtasun-neurri guztiekin jantzi zena.

Gure etxeetatik Youtubeko kanaletik ikusi ahal izan genuen harmaila osagarriak zituen igerileku bat, bur-bur zegoen lapiko baten moduko itxura hartu zuena, eta han nabarmendu ziren, besteak beste, Juan Segura C.D. SEK taldekoa (fina taularen baitan 50 bizkarreko puntuaziorik altuenari saria lortu zuena, 25.53 denborarekin, 830 puntu lortuz), Ainhoa Martin Bidasoa XXI taldekoa, Haritz Elizalde Anaitasuna taldekoa, edo Bidasoa XXI klubak bi erreleboak irabaziz.

Hori guztia ez zen posible izango kirolaririk gabe, baina ezta bolondresik gabe, staff teknikorik gabe, epailerik gabe eta abar. Honekin loturik  eskerrik beroenakk  eman nahi dizkiegu asteburu hau hain berezia izatea eragin zuten babesleei:

Aitziber Marcosi bere argazki eta video zoragarriengatik, Txogitxu.com, Decathlon, BM eta MP, irabazleentzako sari onenak emateagatik, eta Montairi bere harmaila eta kartelekin giro bikaina sortzeko ahalmenagatik. Eskerrik asko guztioi bihotzez.

Datorren denboraldian entrenatzea, lehiatzea eta disfrutazea dira helburu, aurreko denboraldietako normaltasunera itzuliz. Baina oraingoz, Grand Prix Open zirkuituak ezin badu jarraitu Madrilen aurreikusitako hurrengo etaparekin, Open GIF sariari so egin beharko diogu eta horrekin Grand Prix Open zirkuituko behin betiko emaitzei eta sailkapenei erreparatuko diegu. Oriangoz Maider Redin (CN Easo), 146 punturekin, Mariposaren estiloko sailkapenaren buruan dago une honetan, eta gauzak horrela geratuko balira, podiumaren gorenean bukatzeko aukera handiak izango lituzke igerilari donostiarrak.

Gipuzkoak, bere aldetik, ez du azken hitza eman eta oraindik bi txapelketa geratzen dira asteburu honetan. Bata Eibarren ( Igeriketako San Juan Saria) eta bestea Lasarten (Marken Kontrol txapelketa), eta hurrengo asteburuetarako aurreikusita dauden beste batzuk. Etorkizunean leihaketak bere normaltasunera itzuliko direla pentsatuz eta  2021-2022 denboraldiarekin amestuz jo beharko dugu aurrera .

 

 

 

videografosdebodas.com | Aitziber Marcos Fotografia

BM SUPERMERCADOS

 

MP Michael Phelps – The Swim Store