GIPUZKOAKO IGERIKETAKO TEKNIKARIEN ON LINE HITZALDIA 8

 

Aste bete gehiagoz Gipuzkoako igeriketako teknikariak on line bidezko hitzaldi batean elkartu ziren azken asteetako hitzaldien ildoari jarraituz igeriketan indarreko lana nola landu daitekeen garatuz. Honako honetan  hizlaria Madrilgo SEK klubeko entrenatzailea Juan Camus izan genuen.   Abiadurako igerilarien prestakuntzan erreferente bat da estatu mailan Juan eta hitzaldian beraien klubean indarreko programa nola lantzen duten azaldu zigun gaitasun fisiko honek duen garrantzia azpimarratuz.