Gipuzkoako Udako Txapelketak eta Ur-zeharkaldien Gipuzkoako Liga COVID-19aren ondorioz bertan behera utzi da.

GIFko Zuzendaritza Batzordeak pasa den ostiralean, maiatzak 15, burututako bileran COVID-19ak sortutako egoera dela eta 19/20 denboraldiko Gipuzkoako Udako Txapelketak bertan behera uztea erabaki zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak duela zenbait egun lehiaketa eskolar guztiak bertan behera utzi eta gero erabaki hau hartu behar izan du.

Bestalde, COVID-19ak sortutako egoera dela eta 19/20 denboraldiko Ur-zeharkaldien Gipuzkoako Liga bertan behera uztea erabaki zuen. Ur-zeharkaldietan parte har dezaketen guztiei esan behar diegu klub batzuek beste era bateko ur-zeharkaldiak antolatu ditzaketenez, adi egoteko ur-zeharkaldiak antolatu ohi dituzten kluben komunikazio eta webguneei.