GIPUZKOAKO IGERIKETAKO TEKNIKARIEN ON LINE HITZALDIA 5

 

          Gipuzkoako teknikarien hitzaldiekin jarraituz atzo osteguna, maiatzak 28, Mijas Igeriketa klubeko Ximena Varón entrenatzailea izan genuen. Ximenak beraiek klubean duten indarra lantzeko metodoa azaldu zigun benjamín kategoriatik senior kategoriaraino. Beraien metodologiak Crossfit modalitatea erabat sistematizatua du eta horrek oso erakargarria eta berritzailea bihurtzen du beraien lan modua. Ideia on ugari atera ahal izan genituen atzoko hitzalditik gure klubetan aplikatzeko.