GIPUZKOAKO IGERIKETAKO TEKNIKARIEN ON LINE HITZALDIA 4

 

 

Atzo osteguna, maiatzak 14an egin zen Gipuzkoako igeriketako teknikarien on line bidezko 4. Hitzaldia. Hitzaldia mahai inguru moduan egin zen eta bertan Marc Tribulietx (Kataluinako federazioko teknikaria) eta Yerai Lebon (Sant Andreu klubeko entrenatzailea) izan ziren Gipuzkoako teknikariek mahai gainean jarritako oinarriko igeriketaren inguruko galdera, zalantza eta egonezinen inguruan hizketan. Bertara 13 klubetako 25 teknikari gerturatu ziren eta aukeratutako formatu eta gaiek elkarekintza handia sortu zuten ondorio asko ateraz eta hurrengo baterako hobetzeko arlo ugari identifikatuz.