GIPUZKOAKO IGERIKETAKO TEKNIKARIEN ON LINE HITZALDIA 2

 

Aurreko astean hasitako teknikarien hitzaldiei jarraipena emateko pasa den osteguna, apirilak 30, bigarren hitzaldi bat izan genuen Jose Antonio del Castillo, Kataluinako Federazioko Zuzendari Teknikoak eskeinia. Hitzaldiaren izenburua “Infantil mailako entrenamendua” izan zen.

 

Hitzaldian gipuzkoako 16 klubetako 30 teknikarik parte hartu zuten eta bertan bakoitzak bere entrenamendu programa nola hobetu dezakeenaren inguruan eztabaida polita sortu zuten.