Muñoz eta Siladji berriro ere garaile Ordizian

Castelongo igerilaria Lidon Muñoz eta Caba Siladju serbiarra garaile atera ziren pasaden igandean Ordiziako Marori kiroldegian eta berriro lortu zuten duela bi urte lortu zuten bezela sari berezi honen 37. edizioko txapela, 820 eta 870 punturekin hain zuzen ere. 

11 errekor berri ere ezarri dituzte Gabonetako Nazioarteko Txapelketan. 200 metro estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak txapelketako errekor zaharrena hautsi du, 2001koa; Lidon Muñoz kataluniarrak 100 metrokoa estilo librean emakumezkoetan eta Cristian Daniel Quinterok gizonezkoetan; 50 metro bular proban Sara Morotti italiarrak; 100 metroko estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak emakumezkoetan eta Simone Geni italiarrak gizonezkoen sailkapenean; 50 metroko proban estilo librean Lidon Muñozek. 100 metro bular proban Jessica Vall kataluniarrak emakumezkoetan eta Caba Siladji serbiarrak gizonezkoetan; 50 metro bizkar proban Paloma de Bordons andaluziarra emakumezkoen sailkapenean eta Mateo Mili gizonezkoetan. 

Sailkapenak horrela geratu dira:

Emakumezkoak

    1. Lidon Muñoz (Katalunia).

    2. Jessica Vall (Katalunia.

    3. Paloma de Bordons (Andaluzia).

Gizonezkoak

    1. Caba Siladji (Serbia).

    2. Mateo Mili (Italia).

    3. Simone Geni ( Italia).