Balantze oso positiboa Espainiako txapelketetan

 

Denboraldia amaitu da gure igerilarientzat eta azkeneko txanpa beti bezela Espainiako txapelketetan izan da. Azkeneko hiru aste hauetan Espainiako hiru txapeleketa inportanteenak ospatu dira: Espainiako alebin txapelketa (Uztailak 18-21), Espainiako infantil mailako txapelketa (Uztailak 27-30) eta Espainiako junior eta absolutuen Open Astrapool txapelketa (Abuzutak 3-7).

La imagen puede contener: 9 personas, personas sonriendo, personas de pie

Lehenengoa, Alebin mailako Espainiako txapelketa, Tarragonan ospatu da. Bertan Tolosaldea, Legazpi, Fortuna, Oarsoaldea, Bidasoa XXI, Ordizia, Eibar Igerixan klubeko parte hartu zuten. Gipuzkoarrek papel bikaina egin zuten hainbat finaletarako sailkatuz. Libe Galzacorta Bidasoa XXI taldeko igerilariak hain zuzen ere zilarrezko domina lortu zuen 200 libre proban. 

La imagen puede contener: piscina y natación

Hurrengo astean, uztailaren 27tik 30era ospatu zen Bartzelonan Infantil mailako udako Txapelketa. Bertan Tolosaldea, Buruntzaldea, Fortuna, Oarsoaldea, Ordizia, Eibar Igerixan, Izarraitz, Aloña Mendi, Zubi Aurre eta Bidasoa XXI klubetako Igerilariek hartu zuten parte. Partaidetza handia final ugarirekin. Aipagarria adibidez, Oier Fernández Bidasotarrak lorturiko brontzezko domina 1500 metroko proban.

Amiatzeko, Espainiko Udako junior eta absoluto txapelketarena gipuzkoarrei dagokienez. Bertara 31 igerilari joan ziren 9 klub ezberdinetakoak eta beraietako 18 atsaldeko finaletarako sailkatu ziren. 10 A final, 15 B final eta junior mailako 23 jokatuz. Beraietan denetara Euskadiko 4 errekor, Gipuzkoako 8 errekor, 3 urrezko, 7 zilarrezko eta 5 brontzezko domina lortu zituzten. Izen batzuk aipatzearren, Ainhoa Martin, Nahia Zudaire, Unai Arruabarrena, Maialen Sudupe, Jon Osa, Eneko Garmendia, Maider Redin,  etab., izan ziren Tarrasako uretan protagonistak.

Maider Redin gana el I Grand Prix de España en mariposa

Bestalde, Espainiako txapelketetaz aparte Easo taldeko Maider Redin igerilariak Espainiako Federazioko Grand Prix zirkuitoko tximeleta estiloari dagokion lehen postua lortu zuen emakumezkoetan.

Zorionak guztioi eta uda on bat izan!!!