Gipuzkoako selekzioa oso fin aritu da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

Gipuzkoako Selekzioak oso maila ona erakutsi du berriro Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan eta bere 122 partaideekin (61 neska eta 59 mutil) selekziorik haundiena. Txapelketa honen emaitzekin Gipuzkoako Selekzioa osatuko da alebin kategoriako "Nouvelle Aquitaine" txapelketan parte hartzeko Pau-ko igerilekuan ekainak 15 eta 16an.