Errekorren eta finalen festa

Azkeneko egun hauetan Sabadellgo Espainiako Open Txapelketa eta Irungo Euskal Herriko Kluben Kopa ospatu dira eta emaitzak apartak izan dira.

Espainiako Open Txapelketan lehenengo eguna izugarria izan zen eta igerilari hauek sailkatu ziren arratsaldeko probetara:

100 libre semifinalak: Maider Redin, Maialen Sáez eta Amaia Cendoya
400 libre finalak: Unai Arruabarrena eta Aritz Aguilar 
100 bizkar semifinalak: Ion Osa 

400 libreko finalean hain zuzen ere, Aritz Aguilarrek, Bidasoa XXI ko igerilaria, EHko errekor berria ezarri zuen 3'56"06 denborarekin.

Hurrengo egunean, arratsaldean igeri egingo zutenak hauek izan ziren:

100 bizkar B finala: Ion Osa
100 libre semifinala: Oskitz Aguilar 
100 libre B finala: Maider Redin
200 bular semifinala: Ainhoa Martín
200 tximeleta semifinala: Xabier Aguilar eta Ander Arruabarrena 
4x100 estiloak: Tolasaldeako neskak

Ainhoa Martínek, Buruntzaldea taldeko igerilariak 200 bularko 16 urteko EHko errekorra egin zuen. 2'38"22 denborarekin.

Astelehen arratsaldean ondorengoak izan ziren arratsaldeko igerilari nabarmenenak:

200 tximeleta finala: Ander Arruabarrena
100 tximeleta semifinala: Amaia Cendoya eta Maider Redin 
200 bizkar semifinala: Ion Mugika, Ion Osa eta Ander Arruabarrena
200 bular finala: Ainhoa Martín

Bidasoa XXI taldeko Amaia Cendoyak 100 tximeletako EHko errekor berria ezarri zuen sesio hontan 1'02"57 denborarekin. Ainhoa Martinek, Buruntzaldea taldeko igerilariak 200 bularko 16 urteko EHko errekorra egin zuen bigarren aldiz txapelketa hontan eta igandeko marka berriro jeitsi zuen 2'37"93 segundutan ezarriz errekor berria.

Astearte arratsaldea ere oso oparotsua izan zen eta igerilari hauek parte hartu zuten:

50 libre semifinala: Amaia Cendoya 
100 tximeleta semifinala: Xabier Aguilar 
200 estiloak B finala: Ainhoa Martín 
200 libre semifinalak: Oskitz Aguilar, Aritz Aguilar eta Unai Arruabarrena 
100 tximeleta A finala: Amaia Cendoya 
200 bizkar B finala: Jon Osa 
100 bular semifinala: Ainhoa Martín 

Asteazken arratsaldeko finaletan bi domina lortu zituzten gipuzkoarrek. Maider Redinek 100 tximeletako B finalean absoluto gazte kategorian zilarrezko domina 1'02"86 denborarekin. Eta Ainhoa Martínek 200 estilotako proban ere zilarrezko domina lortu zuen Junior kategorian, 2'22'30 denborarekin EHko 16 urteko errekor berria ezarriz.

Openeko azken arratsaldeko aipagarrienak honakoak izan ziren. Maider Redinek 50 tximeletako proban absoluto gazte kategorian zilarrezko domina lortu zuen. Unai Arruabarrenak junior mailan zilarrezko domina lortu zuen 200 libre proban eta azkenik Amaia Cendoyak 50 tximeletako proban EHko errekorra egin zuen semifinalean 27"88 eta finalean 27"76 denborarekin.

Egun batzuk beranduago Euskal Herriko Kluben Kopa ospatu zen Irunen eta gauza azpimagarriak ere ikusi genituen bertan. Aritz Aguilar igerilariak 400 libre proban EHko errekor berria ezarri zuen 3'51"68 denborarekin. Amaieran, Bidasoa XXI mutiletan lehenengo eta nesketan bigarren sailkatu zen eta Tolosaldea mutiletan hirugarren eta nesketan laugarren eta Fortunako nesken talde gaztea bostgarren postu oso on bat lortu zuen.