Alebinen eta benjaminen txanda izan da apirileko lehenengo asteburuan.

Apirileko lehenengo asteburu hontan alebinen eta benjaminen txanda iritsi da. Alebin Ligako 6. jardunaldia eta Benjaminen testa eta KZL-aren 4. jardunaldia ospatu dira. Azkoitia, Andoain, Errenteria, Bidebieta, Irun eta Eibar izan dira 800 igerilari baino gehiagoren sedeak; 304 igerilarik parte hartu dute Alebinen ligan eta beste 567 Benjamin Testa eta KZL-an.