Bi errekor berri hautsi dira Gipuzkoako Neguko Txapelketan

Asteburu hontako txapelketa oso oparotsua izan da eta horren adibide hautsi diren bi errekorrak izan dira. Maider Redinek Euskal Herriko Errekorra lortu du 50 tximeletan errekor berria 27.53 segunduta ezarrita. Bestalde, Leire Martinek ere 16 urteko Euskal Herriko errekorra lortu du 400 estiloetan 4.55.85 denborakin.

FINA sailkapenak ere bere izen azpimagarriak ere utzi ditu. Emakumezkoetan hiru onenak Maider Redin, Maite Barruetabeña eta Leire Martín izan dira eta gizonezkoetan Xabier Aguilar, Aritz Aguilar eta Alex Ojanguren hain zuzen ere. Kluben sailkapenean junior kategorian Bidasoa, Fortuna eta Tolosaldea kokatu dira lehenengo hiru postuetan eta absolutuan hirurak errepikatu dute baina orden diferentean, lehengoa Bidasoa izan da eta atzetik Tolosaldea eta Fortuna bukatu dute.