Eguberrietako Nazioarteko Sariketa bere 36. edizioa ospatzeko prest dago

Dena prest sariketa historiko honen beste edizio bat ospatzeko. Eguberrietako Nazioarteko Sariketak 36. edizioa ospatuko du, eta beti bezala txapelketaren maila gorena ziurtatuta dago. Beste igerilarien artean, Santiago Saint-Upery Díaz uruguayarra, Maria Grant eta Anna Wermuth dinamarkarrak izango dira. Estutu mailako igerilari ezagunak ere egongo dira: Paula Yuste, Jorge Martín Lozoya, Juan Francisco Segura eta Sergio Ortega beste batzuen artean eta Euskal Herria mailako igerilaririk onenak ere gurekin egongo dira, eta gehienak Euskal Herriko Selekzioaren txanoarekin igeri egingo dute. Guztira 450 igerilari izango dira larunbatean Paco Yoldiko igerilekuan. 

Goizeko eliminatoriak 09.30etan hasiko dira eta finalak (EITB zuzenean) arratsaldeko 18.00etan hasiko dira. 20 proba izango dira guztira 50 eta 100 metrotako estilo guztiak eta estiloetako 200 metrotako probak. Laburbilduz, ezinbesteko bat igeriketa maite duen edozeinen agendan.