18-19 denboraldia Neguko eta Alebin ligekin martxan jarri da.

2018-2019 denboraldia hasi da jada eta Neguko eta Alebin Ligak izan dira martxan jarri ziren lehenengoak pasaden asteburuan. Neguko Ligak hiru sede izan zituen (Irun, Andoain eta Oñati) eta Alebin Ligak beste lau (Donostia, Zarautz, Ordizia eta Eibar) eta sede guztien artean Neguko Ligak 424 igerilari izan ditu 930 probetan inskribatuak eta Alebin Ligak beste 320 pertsona izan ditu 596 probetan inskribatuak.

Datorren jardunaldia Azaroak 10ean ospatuko da eta Neguko Ligaren 2. jardunaldiaren txanda izango da.