Urbat Urkotronik Euskal Herriko Superkopan garaipenetik gertu

Asteburu hontan Euskal Herriko SuperKopa jokatu da Leioako Askartza Claret igerilekuan eta Urbat Urkotronik-ek bigarren eta hirugarren postua lortu du gizonezko eta emakumezkoetan hain zuzen ere. Gizonezkoen kasuan garaipenetik oso gertu ibili dira baina finalean jokalari ugari gaixo izanda, partiduari ondo eutsi zion Urbatek hirugarren zatia arte baina nekea eta efektiboen eza ez zuen lagundu azkeneko zatian dena emateko. Emakumezkoen kasuan hirugarren postua lortu zuten, oso postu ona noren aurka jokatu zuten kontuan hartzen badugu, 2018-ko Euskal Herriko liga irabazi berri duen Azkartza Claret taldearen kontra.