Igeriketaren Gala, gure kirolarien homenaldi politena

 

Azkeneko urteetan egin den bezela Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Gala ospatu dugu asteburu hontan Ordiziako Herri Antzokian. 17/18 denboraldiak emaitza oso azpigarraiak eta momentu oso bereziak ekarri ditu eta larunbatean lorpen eta pertsona guzti hauei eskerrak emateko momentua iritsi zen. 

Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketa Artistikako Liga Eskolarreko, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketa artistikako eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko ziren eta haukein pertsona oso bereziak izan genituen gala honi benetako kolore hunkigarria emateko. Lidon Muñoz (Espainiako 50 eta 100 metro libretako Esainiako errekorren jabea) eta Jessica Vall (2017an Europako txapelduna 200 metro bularrean) igerilariak egon ziren gurekin, eta hauen aurretik Javier de Aymerich eta Txema Zumarraga egon ziren Gipuzkoako igeriketan burututako lan ederra errekonozitzeko.

Hemendik aurrera beste denboraldi berri bat dugu oso gertu, irrikitan gaude gure gazteen eta ez hain gazteen lorpen guztiak ikusteko eta txalotzeko. Zorte on eta eskerrik asko guztiei momentu berezi hauek egi bihurtzeagatik. Karmen Herrerori esker hemen aurkitu ditzakezue gala xume eta polit hontan bizi izan ditugun momentu batzuen argazkiak: GALA-ARGAZKIAK