17/18 denboraldiko GIFaren Gala larunbata hontan

Irailaren 22an, larunbata, goizeko 11:15etatik aurrera, Ordiziako Herri Antzokian 17/18 denboraldiko GIFaren Gala ospatuko dugu.


Bertan, lehenengo Federazio honetako klubetako hiru entrenatzaileei (Xabier Infante, Javier de Aymerich eta Txema Zummarraga) burututako lan ederra errekonozituz aktu xume bat egingo dugu eta ondoren Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketa Artistikako Liga Eskolarreko, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketa artistikako eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko dira.

WATERPOLOko LIGAren kasuan klubek garaikurrak jasoko dituzte.
IGERIKETA ARTISTIKAko LIGA ESKOLARREAN saritutako kirolariek eta denboraldi amaierako sariekin saritutakoek ere garaikurrak jasoko dituzte.
Igeriketako LIGEN kasuan saritutako klubek eta kirolariek LIGA horien araudian azaltzen denaren baitan garaikurrak jasoko dituzte.
Igeriketako denboraldi amaierako sarien kasuan, 2007an jaitako emakumezkoek eta 2007, eta 2006an jaitako gizonezkoek kirol materiala erosteko 30€, 25€ eta 20€-tako deskontu-baleak, banan bana, jasoko dituzte. 2006 eta 2005ean jaiotako emakumezkoek eta 2005 eta 2004an jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 35€, 30€ eta 25€-tako deskontu-baleak, banan bana, jasoko dituzte. 2004 eta 2003an jaiotako emakumezkoek eta 2003 eta 2002an jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 40€, 35€ eta 30€-tako deskontu-baleak, banan bana, jasoko dituzte. Deskontu-bale hauek erabiltzeko ezinbestekoa izango da gutxienez 50€-tako erosketa egitea. Azkenik, JUNIOR eta SENIOR mailetako kirolariek 150€, 125€ eta 100€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte.

Sariak jasotzera sarituak edota bere klubeko ordezkari batek etorri behar du. Era berean, saritutako kluben kasuan, eskertuko genuke klubeko Presidentea, Zuzendaritza Batzordeko kide bat edo teknikoren bat Galara gerturatzea saria jasotzera.


Klub guztiei eskatzen dizuegu Gala honetara sarituak, beren ahaideak eta beren taldeetako kideak, entrenatzaileak eta zuzendariak etortzea animatzea.

Azkenik, Ordizia Ketik adierazi digutenez, egun horretan erdi aroko feria burutzen denez Ordizian, herri erdian aparkatzea oso neketsua izango da. Eskertuko genizueke ekitaldi honetara garaiz iristeko neurriak hartzea.