Espainiako Absolutu eta Junior Txapelketean emaitza dotoreak

MAIRENA Catalina Corró mete la directa en 400Ei

Atzo bukatu genuen Espainiako Txapelketetako lehenengo txanpa. Kasu hontan absolutuei eta juniorrei tokatu zitzaien eta uztailak 11tik 15a arte egon dira Mairena de Aljarafeko (Andaluzia) igerilekuan emaitza oso onak lortzen. Azpimarragarriena seguruenik lorturiko final parte-hartze ugariak eta Caralina Corróren ekitaldi bikaina izan da. 

Dominak lortu dituzten izenak hauek izan dira. Maite Barruetabeña eta Unai Arruabarrena junior mailan eta Oskitz Aguilar eta Catalina Corró absolutu mailan. Azken honek, Katalinak, momentu latzak gainditu eta gero izugarrizko denboraldi bati amaiera eman dio eta lau dominekin bueltatu da etxera (bi urrezko, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat). Oskitzek bere aldetik beste brontzezko domin bat lortu du ere 100 libreetan. Bidasoa XXI-eko neskek erreleboa ere oso gertu izan dute lehenengo postuak eta laugarren gelditu dira 4x200 libre proban Euskadiko errekor berri bat ezarriz.

Juniorretan ordez, azpimagarriena Maite Barruetabeñaren emaitzak izan dira, 100 libreeta urrezko domina, 50 libreetan eta 200 estiloetan  zilarrezkoak eta 100 bizkar proban brontzekoa. Unai Arruabarrenak ere brontzezko domina oso merezia eraman du Irun aldera. Bukatzeko, Bidasoa XXI-eko junior mutilen erreleboak 4x200 libre proban brontzeko domina lortu du.